Testuingurua
(Berak kasket deitzen zion arren, askoz gehiago ematen zuen lapiko bat).
- Beno... bai... piska bat erantzun zion Alicek jentilki.
- Normalean oso ausarta izaten naiz segitu zuen ahots baxuz; baina gaur buruko mina daukat.
- Eta nik haginetako mina! esan zuen Tweedledeek, aurreko iruzkina entzunik.
Zu baino askoz gaixoago nago!
- Orduan hobe zenukete ez burrukatzea gaur esan zuen Alicek bakea ezartzeko aukera ona zela pentsatuz.
- Burrukatu egin behar dugu piska bat, baina ez du zertan oso luzea izan behar esan zuen Tweedledumek.
Zer ordu da?
Tweedledeek erlojuari begiratu zion eta esan zuen:
- Lau t'erdiak.
- Seiak arte burruka dezagun, eta gero afaldu egingo dugu esan zuen Tweedledumek.
- Oso ongi esan zuen besteak, nahiko triste; eta bera izango dugu begira... baina hobe duzu gegiegi ez hurbiltzea gaineratu zuen: normalean ikusten dudan guztiaren kontra jotzen dut... benetan berotzen naizenean.
- Eta nik neure peskizan dagoen guztiaren kontra jotzen dut oihu egin zuen Tweedledumek, ikusten dudan ala ez.
Alicek barre egin zuen.
- Orduan sarritan joko zenituzten inguruko zuhaitzak esan zuen.
Tweedledumek inguruan begiratu zuen betetasun irribarre batez.
- Ez dut uste esan zuen zuhaitz bat ere zutik geratuko denik inguru honetan bukatzen dugunerako!
- Eta dena kriskitin bategatik! esan zuen Alicek, artean zentzugabeko burruka hargatik lotsatuko zirelako esperantzan.
- Ez niokeen hainbeste garrantzirik emango esan zuen Tweedledumek, berria izan ez balitz.